Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena errespetatu egiten du, baina ez dator bat

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza-establezimenduak, gune gorrian egon arren, kautelaz berriro irekitzera behartzen duen erabakia baloratu du.

Horrela, Zupiria bozeramaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak errespetatu egiten duela, baina ez datorrela bat gaur EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenarekin; eta gaineratu du, ebazpen horrek ahuldu egiten dituela Eusko Jaurlaritzak gaur egungo egoera zail eta ahulean osasuna zaintzeko dituen tresnak. Bestalde, esan du zerbitzu juridikoek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena aztertuko dutela, bai eta pandemiaren aurka borrokatzeko helburuari heltzeko Euskadik dituen eskumenetan duen eragina edo aldaketa ere.