Energia-ongizaterako eskubideari buruzko lege proposamenaren aurkako irizpidea adierazi du Gobernu Kontseiluak

0

Gobernu Kontseiluaren ustez, energia-ongizaterako eskubidea bermatzeari buruz EH Bilduk egindako lege proposamenak ez du aplikazio praktikorako beharrezkoa den errealismorik eta, beraz, kontuan hartzearen aurkako irizpidea azaldu du. Gaur Gasteizen egindako bileran, Gobernuak erabaki du, proposamena justifikatzen duen testuan aipatzen diren ontasunak gorabehera, ez dela planteamendu koherenterik egiten elektrizitate eta gassektoreen testuinguru konplexuarekin.

Gobernuaren ustez, EH Bilduren ekimenak operadore elektrikoen eta gas operadoreen araubide juridikoari eragiten dio, haien betebeharrei eta eskubideei eragiten die, eta arriskuan jartzen du kontsumoan, gizarte zerbitzuetan eta osasunean ditugun eskumenetan oinarritutako politika publiko propio berri baten diseinua. Ekimena energia sektorearen eta haren merkatuaren eskumen esparrutik berrikusiko litzateke ziurrenik, sektore horren erregulazio bakarra eta Estatukoa baita. Lege honek Euskadiko energia-ongizatearen defentsan duen eragina ezingo litzateke inolaz ere esanguratsua ahal izan operadoreen funtzionamenduan. Beraz, eraginkortasun guztia galduko luke, azkenean kolektibo ahulei diru laguntzak ematera mugatuko bailitzateke.

Eusko Jaurlaritzak uste du posible dela Euskadin gizarte ongizateko politika publiko eraginkor bat aplikatzea, egoera ahulenean dauden kolektiboei laguntzeko.