PRUEBA
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zibil arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
Baldintzak:
- Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zibil arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
- Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da.
- Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik otsailaren 15ean itxiko da, 08:00etan.
- Otsailaren 17an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
- 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
- Ikastaroa otsailaren 17an hasiko da, 16:00etan, eta martxoaren 17an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
- Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
- Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
- Ikastaroa amaituta, martxoaren 17tik (16:00etan) 24ra bitartean (goizeko 8ak), ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie.