Enpleguko bi anezka berrirako eta Anezka Prest! ekimeneko ‘online’ talde baterako aurreinskripzioa ireki da e

0

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak,   DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren bidez, bi Enplegu Anezka berri eta Anezka Prest! ekimeneko online talde bat sustatzen ditu, eta otsailaren 21era arte aurkeztu ahal izango da aurreinskripzio-eskaera.

Bilbon eta Barakaldon kokatuta dauden bi Enplegu Anezka berri horiek abian jartzearekin batera aurreko legegintzaldiaren hasieran Bizkaian lehenengoa martxan jarri zenetik denboran zehar aktibatu diren taldeak guztira 35  izango dira.

Hala Enplegu Anezkak nola Anezka Prest! ekimenak DEMA Agentziak bultzatzen ditu eta programa horietan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago nahi izanez gero, 94 418 90 55 telefonora dei dezakete.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, gogora ekarri duenez, 2016an Bilboko lehen Enplegu Anezka abian jarri zenean, «14 emakume eta zazpi gizonekin», «enplegua aurkitzeko eta pertsonak ahalduntzeko tresna erabilgarriak eskaintzen dituen» programa baten aldeko apustua egin zen.

Bi anezken saioak abian egongo dira martxoaren 1etik ekainaren 23ra, eta Anezka Prest!  ekimenaren deialdiak, berriz, martxoaren 15etik apirilaren 30era iraungo du.

Bi jarduketa desberdin badira ere, helburua berbera da: parte-hartzaileen artean enplegua modu eraginkorragoan bilatzeko behar den trebakuntza sustatzea. Asmoa bi jarduketak eskaintzea da, interesdunek hobekien egokitzen zaiena aukera dezaten, eta hautaketa-prozesu bera egingo da, pertsonek beren lehentasunen eta aukeren arabera aukera bat edo bestea aukera dezaten.

Anezka – Enplegu eta Ekintzailetza Anezkak Programa 2016an hasi zen, Bizkaian 3 anezka pilou martxan jarri zirenean, eta dagoeneko 33 anezkara iritsi da (guztira 655 parte-hartzaile). Horiei datorren martxoan abiaraziko diren bi anezkak gehitu behar zaizkie.

Anezkak hainbat profiletako pertsona-taldeak dira, enplegu bila dabiltzanak; profesional batek dinamizatuta daude eta bilaketa hori modu eraginkorragoan egiteko ekintzak garatzen dituen lantoki batean kokatuta daude. Orain arte lortutako laneratze-maila %60tik gorakoa da.