Eusko Jaurlaritzak Sestaon alokairu sozialeko 127 etxebizitza sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat baimendu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola sailburuak proposatuta, baimena eman du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren, Sestaoko Udalaren eta Sestao Berri sozietatearen arteko lankidetza-hitzarmen berria onar dadin, Sestaoko Txabarri – El Sol esparruan hiri-berroneratze integraleko proiektuari jarraipena emateko, alokairu sozialeko 127 unitate inguru hartzen dituen babes publikoko etxebizitzen sustapen berri batekin.

Hitzarmenak aurrera jarraitzen du esparru horretarako berroneratze, birgaitze eta berritze hiritarreko planarekin, eta erantzun egiten dio Etxebizitzaren Gida Planak ezarritako lehentasunari, hots: eragiketak abian jartzea etxebizitza-merkatu librean sartzeko zailtasunak dituzten familientzako, etxebizitza-premia egiaztatuak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko puntuen. Etxebizitza Sailak babes publikoko etxebizitzak eraikiko ditu Sestaoko Udalak eta Sestao Berri sozietateak lagatako 12 ezkaratz eta orubetan, 98 etxebizitzatik 127 etxebizitzara pasatzeko.

Hitzarmen honek jarraipena ematen dio 2005ean sinatutako hitzarmenari, gizarte- eta hirigintza-alorreko berroneratze-programa honetan aurreikusitako jarduketetan aurrera egiteko eta beste proposamen bat aurkezteko, programa Txabarri – El Sol birgaitze integratuko eremurako Birgaitze Integratuko Plan Bereziaren laugarren aldaketara egokitzearren.

Hitzarmenak luza daitekeen lau urteko indarraldia du eta, indarraldi horretan, Etxebizitza Saila arduratuko da, besteak beste, eraikinak sustatzeaz eta egiteaz. Bestalde, Sestaoko Udalak Sailari lagako dizkion eraikinen eta orubeen erosketa negoziatuko du, baita lehendik dauden eraikinen eraispena eta urbanizazio-obrak ere. Hitzarmenak Sestao Berri mantentzen du (bi erakundeen % 50eko partaidetza du), hiri- eta gizarte-birgaitzeko lanez eta laguntzak tramitatzeaz arduratutako sozietate gisa.