Argentina eta Andoaindik heldu dira Barakaldora aurten maitasun gutunik onenak

0

Igandean ospatuko zen San Valentin eguna, eta Barakaldon ohitura bihurtu da Bihotzaren Hitzak maitasun gutunen lehiaketako sariak banatzea. Eman dira ezagutzera saritutakoen izenak eta gutunen edukia.

Oraingo honetan, bikoiztu egin da parte-hartzea, iazko 424en aldean 745 gutun jaso baitira; horietatik 32, euskaraz.  Argentinatik eta Andoaindik heldu dira auretan gutunik onenak La verdadera historia gutunarekin,  gaztelaniazko kategorian, eta  Hartxintxarrek bizipoza-rekin, ostera, euskarazkoan.   Bertoko saria, 21 urteko barakaldar batek irabazi du, Tanta Tinta Tonta… gutunarekin.

Udaleko www.barakaldo.eus web orrian eskegitako PDF interaktibo batean daude kontsultatzeko moduan aurtengo gutun finalistak. Bertan ezagutu daiteke ez bakarrik irabazleen izena eta jatorria, baizik eta gutunen edukia ere.