Athletic eta Cadizen artean

0
Argazkia: AC Museoa

Athleticek Cadizen aurka jokatuko du otsailaren 15ean, astelehenean, 21:00etan, Ramon de Carranza zelaian. Bi taldeekin partida ofizialak jokatu dituzten jokalariak gogoratzeko aukera aprobetxatu dugu. Juan Antonio Prietok  bost partida jokatu zituen Bilbon, lehenengoa 1954ko maiatzean. Hamaika neurketa jokatu zituen eta hiru gol egin zituen talde horiarentzat.

Salvador Etxabek hemeretzi norgehiagoka jokatu zituen Athleticekin, 1959ko irailean estreinatuz. Bere karrera Cadizeko taldean 1968-69an jokatuz itxi zuen.

José Luis Aretak Cadizeko lurretan hasi zuen bere ibilbidea eta, Xerez eta Osasunatik igaroz, 1960ko urriaren 2an debutatu zuen Athleticen.

Indautxun jokatu ondoren, Ignacio Arroyok Zurigorrin debutatu zuen 1966ko irailaren 11n. Bilbon bi denboraldi jokatu eta Ferrolgo Racingen lau urteko bidaia egin ondoren, Andaluzian lurreratu zen, non bi denboraldi burutu zituen.

José María Cenitagoya, Arroyo baino hamazazpi egun beranduago estreinatu zen lehoi bezala. Hiru partida jokatu zituen lehen taldearekin eta Bilbao Athleticen ohiko lehoi-kumea izan zen. Bere karrera Cadizen bost denboraldiz jokatuz amaitu zuen.

Ricardo Ibáñezek Athleticen eta Cadizen artean eman zuen bere kirol ibilbide ia osoa. 1969ko martxoan debutatuz, Barakaldokoak bost denboraldi jokatu zituen Bilbon eta zazpi Andaluzian.

José Ignacio Madariaga Cadizetik igaro zen lehenengo, 1972-73 denboraldian. Bi urte geroago, Barakaldon aritu ostean, 1974ko irailean egin zuen debuta zuri-gorriz.

1975eko azaroan debutatu zuen, eta José Pablo Otaolek sei partida jokatu zituen bi denboralditan Athleticen. Bilbotik zuzenean Cadizera joan zen eta bertan hiru partida jokatu zituen.

Patxi Bolaños 1980ko urriaren 8an estreinatu zen, Athleticen hogeita hemeretzi partida eta Cadizen hogeita bederatzi jokatuz.

Bilbao Athleticen bi denboraldi egin ondoren, Andoni Cedrunek bere hirugarren urtea pasa zuen filialaren eta lehen taldearen artean, 1980ko abenduaren 3an debutatuz. Hogeita hamar partida jokatu zituen guztira. Denboraldi bat Cadizen eman zuen, non hamazazpi partida jokatu zituen.

Iván Espadasek 1996ko azaroan estreinatu zen eta zuri-gorrien partida bakarra jokatu zuen: Kopako norgehiagoka Zallaren aurka. Hamasei partida jokatu zituen Cadizen, lau gol sartuz.

Cesarrek hogeita hamabi neurketa jokatu zituen Athleticekin, lehenengoa 1998ko otsailaren 22an Deportivoren aurka. Harrobiko jokalaria, bi denboralditan talde andaluziarrean aritu zen, guztira 72 norgehiagoka jokatuz.

Joseba Arriagak  2002ko irailaren 1ean jokatu zuen lehen partida ofiziala Athleticekin, 65 neurketa jokatu zituen zuri-gorriarekin eta denboraldi bakarra jokatu zuen Cadizekin.

Armandok ibilbide luzea izan zuen, hamarkada bat Andaluzian eman ondoren, bere azken urteak Athleticen profesional bezala bizitzea erabaki zuen, hiru denboralditan hogeita bat partida jokatuz. Sopelakoak 2008ko otsailaren 3an egin zuen debuta.

Ager Aketxek 2014ko irailaren 17an estreinatu zen, guztira hogeita hamalau partida jokatuz eta 2014-15eko Ligako 37. jardunaldian Elxen aurkako garaipenean gol bat sartura, Ernesto Valverderen taldea Europa League txapelketarako sailkatzeko erabakigarria izan zena.

Athleticen lehen taldearekin debuta egin gabe, Gorka Santamaria, Juanjo Santamaria, Oinatz Aulestia, Alex Goikoetxea, Mikel Martins eta Asier Garitano ere aritu ziren Cadizen.