Adineko pertsonen txertaketa hasi da gaur

0

Osakidetza Euskadiko nagusienen txertaketarekin hasi da, Euskadiko covid-19aren txertaketa-estrategiari jarraikiz. Txertaketak mailaz maila egingo dira; beraz, kolektibo horri telefonoz emango zaio hitzordua, txertoa jartzeko lekua eta eguna emateko.

Txertoa emateko, ahal dela, osasun-zentrora bertara joan beharko da. Horretarako, 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira, eta kopuru hori handitu ahalko da, beharren arabera.

Modu berean, lurralde bakoitzeko gune bat ezarri da, nagusiak ibilgailuan joan daitezen eta ibilgailutik irten gabe, txertoaren lehen dosia jar dezaten. Praktika hori eraginkorra bada, aurrerago gune gehiago ezartzea baloratuko da. Honako hauek dira gaur egun aktibo dauden guneak:

  • Mungiako osasun-zentroa
  • Santiago AUO
  • Donostia Unibertsitate Ospitalea

Gainera, Osasun Sailak web-atala jarri du herritarren eskura eta, hartan, covid-19aren aurkako txertaketa-kanpainari buruzko informazioa jasotzen da. Web-atal horretan, txertaketa-taldeei, dosiei eta txertoen ezaugarriei buruzko datuak jasotzen dira, besteak beste.