Mujer Siglo XXI elkartearen foroan, Artolazabalek bizitzari eusteko zaintza-lanek duten garrantziaren balioa nabarmendu du

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburua gonbidatu dute Mujer Siglo XXI elkarteak Bilboko Solasaldian antolatu duen hitzaldi-solasaldira; foroan, bizitzari eusteko zaintza-lanek duten garrantziaren balioa nabarmendu du. Ekitaldian, Javier Yangua Lezaun Biologiaren eta Osasunaren Psikologiako doktoreak Pandemia, zahartzaroa eta zaintzei prestigioa nola eman hitzaldia eman du.

Artolazabalek zaintza-lanak oso feminizitatuta daudela esan du, eta gizarteak lan horiek gutxi baloratzen dituela utzi nahi izan du agerian. Hori dela eta, zaintzarekin konpromiso irmoa behar dela nabarmendu du, martxoaren 8ko kanpainan islatzen den bezala; kanpaina gaur goizean aurkeztu da, Gasteizen. Berdintasuneko sailburuak zaintza-lanak ikusarazi, balioetsi eta partekatuko dituen gizartea eraiki behar dela adierazi du.

Era berean, Artolazabalek berak Eusko Legebiltzarreko Berdintasun Batzordean goizean egin duen agerraldia aipatu du; hartan, izapidetzen ari den legearen aurreproiektuaren nobedadeen berri eman du. “Sinetsita gaude zentraltasuna lortzeko funtsezko zenbait kontzeptu jasoarazi eta garatu behar ditugula, besteak beste: erantzukidetasun soziala eta norberaren bizitzaren, familiaren eta lanaren kontziliazio erantzunkidea”, esan die hitzaldi-solasaldian izan direnei.

Artolazabalek, amaitzeko, Berdintasunerako Legearen aldaketaren balioa nabarmendu du, eta zaintza eta bizitzaren iraunkortasuna erdigunean dituen “eredu ekonomikoaren aldaketa” defendatu du.