Donostiako Emakumeen Etxeak pandemia saihestu du eta bazkide kopuruaren gorakadari eutsi dio

0

2020a urte zaila izan da mundu guztiarentzat. Egoera zail horrek isla izan du Emakumeen Etxearen lan-dinamikan ere, oztopoak oztopo, bere zerbitzuetako batzuk mantendu baititu.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak azpimarratu duenez, «Konfinamenduaren hilabeteetan, Emakumeen Etxeak bere zerbitzu nagusiak telefono bidez edo online eskaintzen jarraitzeko egokitu zituen. Aholkularitza juridikoaren kasuan, etenik gabe jarraitu baitzuen lanean, batez ere etxeko zerbitzuan lan egiten duten pertsonei lagunduz».

Osasun-krisiaren ondorioz, bere jarduera eta ikastaro batzuk egokitu behar izan zituen; izan ere, edukiera, segurtasun-neurriak eta beste baldintza batzuk zirela eta, jarduera eta ikastaro horiek berregokitu edo kendu egin behar izan ziren. Lokalera zenbat jende joaten den kontrolatzen duen taldearen arazo tekniko batek ere datuak murriztu ditu. Aurreko ikasturtean, 2018-2019 ikasturtean, 36.186 bisita izan ziren Emakumeen Etxean, hilean batez beste 3.015 bisita.

Oyarbidek adierazi duenez, Emakumeen Etxeko bazkide kopuruak gora egiten jarraitu du, eta joera hori nabarmena da azken urteotan. «2013an erregistratutako 253 emakume bazkideetatik 1.544 izatera igaro gara 2019-2020 ikasturtearen amaiera».