Donostiako Cristina-enea bidea ixtea obrengatik

0

Bihar, asteazkena, otsailak 24, Cristina-enea parkera igotzeko bidea itxiko dute. Horren arrazoia da plataforma bat jartzea harrobiko materialarekin, eta plataforma horren gainean zundaketa-makina bat jartzea, lurraren egoera aztertzeko, azken hilabeteetan hainbat lerradura izan baititu.

Miguel Angel Diez, Hiri Mantenimendu zinegotziak adierazi duenez, «hainbat konponketa egin dira ezpondan, baina emaitza ez da guztiz ona izan, eta ondorioz, lurra berriro mugitu da. Makina honekin lurraren egoera xehetasunez aztertu nahi dugu, irtenbide egoki bat proiektatu ahal izateko«.

Sarrera otsailaren 24an itxiko dute eta hiru egunez luzatuko da. Igotzeko bideari eragiten dio, bihurguneraino, non eserlekuak eta zuhaitzak dituen espazio txiki bat dagoen. Bide-mozketaren berri emateko seinaleak jarri dira. Ibiltarientzako segurtasuna bermatzeko, bide-mozketa lan-orduetan egingo da, 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.