Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte

0
PRUEBA

Athletic Clubek eta Raul Garciak kontratua luzatzeko akordioa lortu dute, 2022ko ekainaren 30era arte. Kontratu berriaren sinadura Ibaiganeko Jauregian egin da gaur goizean eta hainbat helbururen araberako beste kanpaina hartzen du barne. Jokalariak etete klausularik gabe sinatu du.

238 partidatan 70 gol sartuta, egungo taldeko goleatzaile historiko Nagusia da. Raulek seigarren denboraldia du aurtengoa gure klubean, eta bere parte-hartze maila garrantzitsuak denboraldiko 40 hamaikakotan baino gehiagotan kokatzen du. Raul Garciaren gol kopururik handiena joan den denboraldia eman zen,15 tantorekin.

Futbolariak prentsaurreko telematikoa eskainiko du gaur eguerdian Lezaman, taldearen entrenamendu saioa amaitu ondoren, 13:00ak aldera.