Azukre-erremolatxan horitasun biriko gaixotasunari buruzko webinarra

0

NEIKERek «Horitasun birikoa azukre-erremolatxan: nola kontrolatu landare-zorriek eta nola jarri produktu fitosanitarioak era egokian» titulupean webinar bat antolatu du gaixotasunaren puntu kritikoenak eta nola kontrolatu transmititzen duten zorrien populazio dinamika azaltzeko.

Azukre-erremolatxaren hazietan neonicotinoide pilulatuak erabiltzea debekatzeak laborantza honen gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko estrategia berriak ezartzea sortzen ditu. Azukre-ekoizpenaren galera nabarmena dakartzan horietako bat horitasun birikoa da. Gaixotasun hori birus batek eragiten du eta zorriek soilik transmititzen dute. Intsektizidak aplikatzeko unea funtsezkoa da birus honen kalteak arintzeko. Mintegi honetan gaixotasunaren puntu kritikoenak eta nola kontrolatu transmititzen duten zorrien populazio dinamika azalduko da, eta hortik abiatuta produktu fitosanitarioak aplikatzeko garairik egokienak zehaztuko dira.

Webinarra martxoaren 24an egingo da, 10:00etatik 11:00ak arte..

IZENA EMATEAK