Maria Eizagirreri omenaldia 100 urte egin dituen egunean

0
PRUEBA
1921eko martxoaren 1ean Lastaola baserrian jaio zen Maria Eizagirre Solana. Gaur, beraz, 100 urte bete ditu, eta Azpeitiko udalak bere urteurren borobil horretan omenaldia egin nahi izan dio.

Gustura, umore onez eta kantuan aurkitu dute bere urtebetetze egunean Nagore Alkorta alkateak eta senideek. Oroigarri gisa, lore sorta bat eta Mikel Sanjuanek taila bat oparitu eman dizkio alkateak. Eizagirrek umorez, kantuz, bertsoz eta istorioez alaitu ditu bisitara joandakoak. San Martin egoitzan bizi da gaur egun, eta urte gogorraren ostean, gustura hartu du bisita.