Pandemian emakume langileek egindako lanari omenaldia

0
PRUEBA

Gasteizko Ertzain-etxeko burua izan da, emakume polizien izenean, oinarrizko zerbitzuetako hainbat kolektibo ordezkatu dituzten hogei emakumeetako bat, eta Bizkaiko gizartearen omenaldia jaso dute pandemian egindako lanagatik.

Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin da, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Emakunderen eta EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) laguntzaz, antolatutako  Bizkaiko Emakume Hautetsien V. Biltzarraren barruan.