Bingen Zupiriak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak zuhurtziaz eta umiltasunez jokatu duela pandemia urte honetan

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari Onda Vasca-ko “Euskadi Hoy” saioan elkarrizketa egin diote gaur. Bertan, besteak beste, Covid-19aren pandemia, gaur arratsaldeko Lurraldearteko Osasun Kontseilua, txertaketa-estrategia, Kopako finalaren ondorengo ospakizun posibleak, migratzaileen etorrera eta egoera epidemiologikoaren ondorioz kultura-sektoreak bizi duen momentua izan ditu hizpide.