Osakidetzaren webguneak hezkuntza-kolektiboko 11.600 pertsonari eskaini die txertaketa-hitzordua lehen hiru orduetan

0

Osasuneko sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean pandemiaren bilakaerari buruzko informazioa emateko. Bere hitzaldian jakitera eman duenez, gaur goizean hasi da Hezkuntza Publikoko eta itunpeko hezkuntzako langileek Astra Zenecarekin txertoa jartzeko hitzordua Osakidetzaren webgunean.

Lehen orduetan, 11.600 hitzordu eskaini ditu Osakidetzak, eta 1.717 pertsona txertatuko dituzte gaur bertan. Deialdia 55 urte edo gutxiago dituzten pertsonei zuzenduta dago, baldin eta azken 6 hilabeteetan koronabirusa igaro ez dutenei eta kolektibo hauetako kide direnei: lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako, jantokiko, sukaldeko, atezaintzako, administrazioko, garraiko eta garbiketa arloko langileei.

Hitzordua, gaurtik astelehenera arte egongo da zabalik. Hitzordua eskatzeko, nahikoa da Osakidetzak SMS bidez hezkuntza-langileei bidali dien estekan klik egitea. Mezu hori jaso ezean, zuzenean sar daiteke aurretiko-zita zerbitzuan, Osakidetzaren web-orriaren eta aplikazioaren bidez.