Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea ireki da Azpeitian

0
Azpeitiko Udalak  ireki du Euskal Antzerki Topaketetarako antzezlan edo proiektuak aurkezteko epea. Gaurtik, martxoak 15, apirilaren 23ra  izango da azaroan Azpeitian taularatzeko proposamenak aurkezteko epea irekita.

Proiektuek bi ezinbestean bete beharreko bi baldintza dituzte:

– Euskal Herriko taldea izatea
– Antzezlana euskaraz izatea

Aukeratzen diren antzezlanak 2021ko azaroan zehar Euskal Antzerki Topaketen barnean taularatuko dira.

Aurkeztu behar den materiala:

1. Obraren aurkezpena.
2. Sinopsia, laburpena.
3. Fitxa tekniko eta artistikoa.
4. Material grafikoa.

Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira. Hau da, Azpeitiko Udaleko WEB orrian sartu (www.azpeitia.eus) eta on line tramitatu behar dira.
Zalantzak argitzeko 943 157 068 , kultura@azpeitia.eus