Bilboko Justizia Jauregiko instalazioak handitzea aurreikusita dauka Justizia Sailak

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza hainbat lokal aztertzen ari da Bilbon, «Bizkaiko hiriburuko Justizia Jauregia arintze aldera», eta bide horretatik, instalazioak handitzea aurrikusita dauka. Adierazpenok Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean egin ditu.

Hain zuzen ere, Justiziako buruak Mapfrek Zabalgunean duen egoitza eta Justizia Jauregiaren aurrean dagoen ‘Kristalezko Eraikina’ delakoaren hainbat lokal aipatu ditu. Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, Justizia Sailak Zabalguneko eraikinaren tasazioa esleitu du, operazioaren bideragarritasuna baloratzeko helburuarekin, eta hurrengoa adierazi du: «Legegintzaldi honetan, euskal epaitegiak hobetzeko lanean ari gara; horretarako, giza baliabideak eta baliabide fisikoak jarri behar dira, digitalizazioa modernizatzeko apustua egin behar da eta instalazioak hobetu behar dira».