Lazkaon PCR probak egingo dira

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

Lazkaoko bizilagunak, 19 eta 59 urte bitartekoak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA  Lazkaoko osasun zentroan (martxoak 24, 09:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:

943 80 55 60

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Lazkaoko kiroldegian jarriko da martxoaren 25ean (osteguna) eta 26an (ostirala). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Osteguna eta ostirala: 15:00-20:00

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

 

Zumarraga, 2021 martxoaren 24a