Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuentzako laguntzen deialdia egin da

0

Gobernu Kontseiluak onartu egin du bizikidetzarako eta giza eskubideetarako proiektuetara bideratutako laguntzen deialdia; aurten, 900.000 euro bideratuko dira, guztira.

Laguntza horien helburua gure gizartean bizikidetzaren, giza eskubideekiko errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura eta biktimak gizartera hurbiltzea da eta, horretarako, partekatutako espazioak sortzea.

Zehazki, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek martxan jartzen dituzten laguntzak deitu dira; horien barruan daude bizikidetza eta giza eskubideak helburu dituzten terrorismoaren biktimen elkarteak eta pertsona juridikoak.

Laguntzak honako eremu hauetan programak eta jarduerak egitera bideratzen dira:

a) Bizikidetza eta giza eskubideak:

  • Giza duintasunarekiko, giza eskubideekiko eta bizikidetza kontziliatuarekiko konpromisoa sustatzea helburu duten parte-hartzeko, zabalkunderako edo gizarte-hezkuntzako jarduketak.
  • Gizartean edonolako indarkeriari, terrorismoari edo giza eskubideen urraketari lotutako kontzientzia kritikoa eta deslegitimatzailea sustatzeko ekimenak.
  • Iraganean gertatutako edonolako indarkeria-motaren inguruan, hausnarketa kritikoko eta gizarteratzeko prozesuetan lagundu ahal izateko programak, Europako justizia leheneratzailearen joerarekin bat.
  • Gizarte-partaidetzako esperientziak eta bizikidetza normalizatuaren erronken gaineko elkarrizketa desberdinen artean, aniztasuna eta gizarte-topaketa sustatzeko.

b) Biktimak eta gizartea:

  • Terrorismoaren biktimei laguntza emateko ekintzak.
  • Politikagatiko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketen biktima direnei laguntza emateko jarduketak.
  • Biktimen eta gizartearen arteko lotura sustatzen duten programak, bai eta biktimek bizikidetzaren eraikuntzari aurrerapenen eta bilakaeren parte-hartzaile diren aldetik egiten dioten ekarpena sustatzen dutenak ere.

c) Aniztasuna eta elkartasuna:

  • Aniztasunaren kudeaketa positiboaren eta arrazismoaren, xenofobiaren edo gorroto-delituen prebentzioaren balioak sustatzen dituzten proiektuak.
  • Elkartasunaren eta gizarte-inplikazioaren balioak sustatzen dituzten esperientziak, desberdintasuneko, diskriminazioko, bidegabekeriako, bazterketako edo marjinazioko modu kritikoenen aurrean.
  • Elkartasuneko, inplikazioko eta gizarte-mugikortasuneko ekintzak, indarkeriarako, gerrarako eta nazioarteko terrorismorako adierazpen berrien aurrean.