Aste Santuan Azpeitiko Turismo Bulegoa irekita izango da bisitarientzat

0
Azpeitia hamaika arrazoirengatik da erakargarria bisitarientzat. Eskaintza asko eta askotarikoak eskaintzen ditu herriak. Aste Santuko egunetan bisitariei Azpeitia bizi eta ezagutzen laguntzeko turismo bulegoa irekita izango da. Ostegunetik igandera 10:00etatik 14:00ak arte ate 16:00etatik 19:00etara izango da Basazabal jaulegiko beheko solairuan dagoen Turismo Bulegoa.

Loiola, Izarraitz, Parrokia, Madalenako erietxea, Izarraizko atea parkea, Basazabal eta beste hainbat naturgune eta ondare historiko ditugu ezagutzeko. Baina herri bizia gara, eta bizitzeko moduko herria dugu. Euskaraz gorde dugu altxorra, eta euskaraz bizi gara herriko plazan. Oinezkotutako plazan ditugu bisitariek ezagutu beharreko hainbat puntu: Sanagustin kulturgunea; kulturgune bilakatutako eliza; Udaletxea eta eraberrituta ireki berri dugun azoka plaza. Bada zer ikusia, zer sentitua eta zer bizitua gure herrian, eta aste santua horretarako paregabea da.

 

Igarako errota, martxan

Igarako errota ezagutzeko aukera ere izango dute herritar zein bisitariek apirilaren 1etik 4ra bitartean. XXVIII. mendekoa da eta gai hartako errotek nola funtzionatzen zuten ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du, Loiolatik metro gutxira dagoen altxorrak. Ostegunetik igandera, egunero 12:00etan irekiko da errota eta bisita gidatua egingo da Ekoetxeako hezitzaileek gidatuta. Bisitak doakoak izango dira eta errota ezagutu nahi duenak ordurako errota aurrera azaltzea nahikoa izango du.

 

Autokarabanentzako gunea, Goenan

raIazko udatik autokarabanan etortzen diren bisitarientzako gunea dago egokituta Goenako naturgunean. Zerbitzugune honek autokarabanak aparkatzeko espazioak dauka eta ur-hartuneak ere bai (urak botatzeko eta hartzeko). Doako zerbitzua da, eta erabiltzaileek gunea erabili ondoren, egoera higieniko onenean utzi beharko dute. Gehienez ere 72 ordu jarraian egon ahal izango dute bertan karabanek.