Euskal diasporari buruzko graduondokoa eskainiko du UPV/EHUk

0

«Birtual-presentziala» modu mistoan emango da 2021eko irailetik aurrera, eta bi espezializazio-maila izango ditu

Euskal Diasporari buruzko graduondokoa nazioarteko eta unibertsitate arteko orientazio argia duen prestakuntza-programa gisa sortu da. «Birtual-presentziala» modu mistoan emango da 2021eko irailetik aurrera, eta bi espezializazio-maila izango ditu.

Programa bi prestakuntza-mailatan egituratuta dago, eta maila horiek arian-arian osa daitezke ikasturtean zehar. Prestakuntza-maila horiek honako hauek dira: «Aditua» (oinarrizko maila), edozein interesdunek ikas dezakeena eta 18 kredituko edukia duena, eta «Espezialista» (maila altua), unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonek aukeratu ahal izango dutena eta 30 kredituko edukia duena.

“Aditu» mailan matrikulatzeko, ez da beharrezkoa unibertsitate-gradua izatea, eta arlo horretan interes orokorra duten pertsonei zuzenduta egongo da; «espezialista» titulua lortu nahi dutenei, berriz, graduko titulazioa izatea eskatuko zaie, eta lortutako gaikuntzak etorkizuneko lan-bizitza lan-esparru horretara bideratzeko ere balioko die.

Edukiak

Programaren edukiei dagokienez, hauek Euskal Diasporarekin zerikusia duten hiru ezagutza-eremu ukitzen dituzte: lehen eremua, besteak beste, Historia, Ekonomia, Kultura, Komunikazioa (Interneti eta sare sozialei arreta berezia eskainiz) bezalako diziplina akademikoen ikuspegitik lantzen dena; bigarren eremua, berariaz Euskal Diasporari buruzkoa; eta hirugarren eremua, ikerketarako sarrera modura jokatuko duena, eta ikastaro amaierako lana egitera eramango duena («Espezialista» titulua lortzeko bakarrik eskatuko da lan hori egitea).

«Espezialista» maila, jakina, programako aurreratuena da, eta hori osatzeak honako hau ematen du:

  • Euskal diasporaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegi osoa eta sakona izatea.
  •  Prestakuntza horrek gaitzen du gero doktorego-motako ikerketa espezializatuetarantz aurrera egiteko.

Beraz, bi prestakuntza-mailetako horiek, hala bata zein bestea, izan daiteke baliagarria migrazio-dinamiketan, diaspora-dinamiketan eta nazioarteko mugikortasun-dinamiketan interesa duten profesionalentzat eta pertsonentzat, dela euskal etxeetan bertan, administrazio publikoetan, enpresa pribatuetan, hirugarren sektoreko erakundeetan, aholkularitzetan edo Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bekak lortu nahi dituzten ikasleentzat.

Eskolak gaztelaniaz eta ingelesez

Graduondoko honetan online aurreinskripzioa egiteko aukera 2021eko maiatzaren 3tik aurrera irekita egongo da. Prestakuntza-programa hori nagusiki gaztelaniaz emango da, kontuan hartuta Euskal Diasporaren zati handi bat gaztelaniaz dagoen herrialdeetan kokatzen dela, eta Diasporaren Ekonomiari buruzko blokea izango da ingelesez emango dena.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bultzatzen dute programa, eta irakaskuntzan honako hauetatik datozen akademiko eta profesionalak sartzen dira:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV / EHU) / Universidad del País Vasco
  • Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto
  • Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED)
  • Tecnológico de Monterrey, México
  • California State University, Bakersfield
  • Boise State University
  • Oxford University
  • Oiarzabal & Oiarzabal Aholkularitza
  • The Networking Institute (Ireland / USA)
  • Office Public de la Langue Basque (Bayonne)
  • Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza / Dirección para la Comunidad Vasca en el