Athletic Clubeko lehen taldea Sevillan da

0

Athletic Clubeko lehen taldea Sevillan da jada, kontzentrazio-hotelean, eta hiru egun hauetan indarrak hartuko ditu Kopako lehen finalerako, Realaren aurka larunbat honetan, 21:30ean, La Cartujan.

Loiuko aireportutik 12:30ak aldera aireratu da taldea, eta jarraitzaileen marea zuri-gorria izan du alboan. Eskerrak eman behar dizkiegu animo handiz, esku artean dugun finalik garrantzitsuena osasun arlokoa dela gogoratuz. Goza ezazue kontu handiz eta neurriz.

Marcelino Garcia Toralek jokalari guztiekin bidaiatu du. Oier Zarraga lesionatuak ezin izango du finalean jokatu. Ezin bestela izan, espedizioan Aritz Aduriz dugu, aurreko jokalari guztien presentzia irudikatzera datorrena, egungoaren ohore berberak merezi dituena eta, futbolak etortzea eragotzi dien arren, gonbidatua izan zena.

Espedizioa, honako jokalari hauek osatzen dute: Unai Simón, Jokin Ezkieta, Iago Herrerín, Jon Morcillo, Unai Nuñez, Iñigo Martínez, Yeray Álvarez, Mikel Vesga, Ibai Gómez, Unai López, Iñaki Williams, Iker Muniain, Álex Berenguer, Dani García, Iñigo Lekue, Oihan Sancet, Yuri Berchiche, Óscar de Marcos, Oier Zarraga, Asier Villalibre, Ander Capa, Raúl García, Peru Nolaskoain, Mikel Balenziaga, Iñigo Vicente y Unai Vencedor.

Espedizioaren buruan Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol zuzendaria daude. Arratsaldean, taldea ateak itxita entrenatuko da Sevillako Kirol Hirian.