Apirilaren 05etik hasita, igandera, apirilaren 11ra, bitartean, Ertzaintzak eta udaltzaingoek hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina burutuko dute. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren arloan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita.
Ezaugarri hauetako aurreko kanpaina otsailean egin zuten, eta guztira 268 kontrol egin zituzten Euskadin: 109 Gipuzkoan, 100 Bizkaian eta 59 Araban. Kanpaina horretan oinezko bati isuna jarri zioten harrapatzeko arriskua sortu zuen arau-hauste batengatik. Bestalde, beste 38 isun jarri zituzten beste kontzeptu batzuengatik.
BALANTZEA
2019an 13 pertsona hil ziren Euskadin ibilgailu batek harrapatuta; 2020an zifra 6ra jaitsi zen, baina helburua zerora jaistea da, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak azaldu duen bezala: “Eusko Jaurlaritzatik aktiboki ari gara lanean mugikortasun segurua eta jasangarria sustatzeko, Zero Biktima Ikuspenarekin, eta zeregin horretan funtsezko tresna dira zaintza- eta kontrol-kanpainak”.
Hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko 2021 osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.