Dispositiboa eta trafikoan eraginak, “Itzulia Basque Country 2021” Ondarroa-Eibar-Arrate dela-eta

0

Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 13:33tik 14:48ra egingo dira. Irteteko deia 14:53an egingo da (benetako irteera 15:10ean izango da). Trafiko-etenak (nagusiki GI-638, N-634, GI-631, GI-627 eta GI-633an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 50 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:24an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 46 km/h-koa izanda 17:36an.

Herritarrek web-orrien, aplikazioen eta Twitterreko kontu ofizialen bidez eta trafikoari buruzko informazioa emateko 24 orduan operatibo dagoen Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakiaren bidez eskuratu ahal izango dute trafikoaren eraginari eta Itzuliaren ordutegiei buruzko informazio eguneratu guztia. Azkenik, gidariei Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango zaie trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

COVID-19ari aurre egiteko osasun-egoera dela-eta, “Itzulia Basque Country 2021” berezia izango da, zalerik gabe egingo baita. Parte-hartzaileen eta jendearen osasunak du lehentasun osoa, eta Ertzaintzak, beraz, zaleei eskatzen die etxean geratzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen probaz gozatzeko. Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin, eta zaleei gogorarazi diete iritsiko dela errepidera berriz irteteko unea, baina oraingoan arduraz jokatu behar dela.

APIRILAK 10: 6. ETAPA – ONDARROA – ARRATE (EIBAR)

  • Etaparen kilometroak guztira: 111.9 km.
  • Irteera ordua: 15:10 h Saturraranetik, Repsol gasolindegi paretik.
  • Ibilbidea: Saturrarán – Lastur – Madarixa – Bergara – Soraluze-Placencia de Armas – Barinaga – Markina-Xemein – Trabakuako mendatea – Mallabia – Ermua – Eibar – Arrate (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:24 h.
  • Eragina trafikoan: Eibarko Udalaren informazio osoa https://bit.ly/31EyQoP. Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 13:33tik 14:48ra egingo dira. Irteteko deia 14:53an egingo da (benetako irteera 15:10ean izango da). Trafiko-etenak (nagusiki GI-638, N-634, GI-631, GI-627 eta GI-633an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 50 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:24an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 46 km/h-koa izanda 17:36an.