Oier Zarraga jokalariari ebakuntza egin zioten atzo, kirurgia artroskopikoaren bidez, eskuin belauneko kanpoko meniskoan zuen lesioa konpontzeko. Ebakuntza ostekoa normaltasunez igaro da, eta arazorik sortu ezean, gaur goizean alta emango diote, hurrengo astean sendatze-errekuperazioa hasteko.