Basconiak bigarren fasea hasiko du

0

CD Basconiak datorren asteburuan hasiko du Hirugarren Mailako bigarren fasea, Espainiako Futbol Federazioaren Bigarren Mailara igotzeko Play Offaren baten bila. Basconiak Beasain izango du lehen aurkari Loinatzen datorren larunbatean, apirilaren 10ean, 16:30ean.

Patxi Salinasen taldea laugarren izan zen B azpitaldean eta, a azpitaldean seigarren izan zen talde gipuzkoarraz gain, SD Deusto eta Santutxu FC taldeen aurka jokatu beharko du. Baskoniak hiru talde hauen aurka neurtuko ditu indarrak, CD Anaitasunak eta CD San Ignaciok bezala (B azpitaldeko bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren).

Joaneko eta itzuliko sei partidatan, eta lortutako puntuak lehen fasean lortutakoei gehituta (ikusi azpian), bi talde onenak igoerako Play Off txapelketa jokatzeko sailkatuko dira, partida bakarreko kanporaketen bidez egingo dena. Gainerako klubek Espainiako Futbol Federazioko Hirugarren Maila berria jokatuko dute.