#Bilbaoudaberria2021 programaren barruan bost hitzordu kultural proposatu dira apirilaren 12tik 18ra bitarteko astean

0
PRUEBA

Bilboko Udalak bost plan kultural proposatu ditu apirilaren 12an hasiko den asterako #BILBAOUDABERRIA2021ren barruan.

Ekimen honekin uria aisia eta kultura arloko plan ugari izango da udaberrian. Besteak beste, ExpodistritoPoltsiko musika eta Bidebarrieta Kulturgunea programak astero hartzen dituen hitzorduak dira gustu eta publiko desberdinetarako pentsatutako jarduera horietako batzuk.

Apirilaren 12tik 18ra bitarteko programazioa:

01. BARRUTIA
SAN IGNAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA

  • EXPODISTRITO (Aste osoan). Expodistritoren barruan, San Ignazioko Udaltegian Xabier Goikoren “Ziurgabetasunaren printzipioak” pintura erakusketa izango dugu. Lan hau bizi dugun une historikoari ematen diodan erantzuna da, urruntze sozialeko garaiotan, argi artifizial eta birtuala nagusitu den garaiotan. Horregatik, suak sortutako argi naturala erakutsi nahi du artistak, naturarekiko konpromisoarekin eta erabilerarekin bat egiteko. Sarrera doakoa da.

04. BARRUTIA
BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • EXPODISTRITO (Aste osoan). Expodistritok Jakue Barearen “Entropía” pintura-erakusketa proposatzen du. “Entropia” da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

05. BARRUTIA
BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

  • BIDEBARRIETA KULTURGUNEA. Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako Bidebarrieta Kulturgunean hitzordua izango da aste honetan: apirilaren 15ean, 19:00etan: Eguenean, hilak 15, “Matematika eguneroko bizitzan” saioa egingo da, “Ikusgarritasuna eta ikusezintasuna: txanpon beraren bi alde” hitzaldiarekin. Pedro Caro Basque Center for Applied Mathematics zentroko kideak emango du hitzaldia. Sarrera libre izango da, aretoa bete arte, baina ezinbestekoa izango da doako gonbidapena eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ekitaldia, www.kulturguneatb.eus web-orrian.

06. BARRUTIA
BERTENDONA INSTITUTUA

  • POLTSIKO MUSIKA (Apirilaren 16an, 18:30ean). Poltsiko musikaren XVI. edizioaren barruan, apirilaren 16an, Bertendona InstitutuanJesús Ayestaren kontzertua egongo da. Gitarra akustikoa lagun duela, eta abesti batzuen grabatutako oinarriekin, musikari bizkaitar honek bere abestiekin osatutako kontzertua eskainiko du baina Sabina, Los Secretos, Revólver, Serrat, The Eagles, Eric Clapton, Benito Lertxundi edo Txomin Artolaren bertsioak tartekatuko ditu. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai www.bilbaokultura.eus helbidean. Horrez gain, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko 17:30etik aurrera.

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • EXPODISTRITO (Aste osoan). Expodistrito Abandoko Udaltegira iritsi da BIZARGORRIE «Pertsonak. Lekuak. Uneak»argazki erakusketarekin. Argazki sorta honek oso desberdinak diren hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera bakarrak, non, aldi berean, pertsona guztiak ikus daitezke. Sarrera doakoa da.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udalaren kultur ekimena da, Bilboko udaberria kulturaz eta aisiaz betetzen duena. Ekimen horren bidez, Bilboko Udalak kultura-sektoreari laguntza eskaintzen dio eta tokiko kultura-eragileen lana lehenesten du, betiere higiene- eta osasun-berme guztiak betez.