Kiroleko arrazakeriari buruzko online mintegia

0

Bilboko Udalak “Kirolean arrazakeria saihestu/Kirolean inklusioa sustatu” online mintegia antolatu du, datorren apirilaren 14rako, eguaztena (12:00etan hasiko da), herritarrak ohartarazteko kirolaren arloko arrazakeriaz.

Webinarra zuzenean ikusi ahalko da www.bilbao.eus udal webgunean; aukera ezin hobea izango da pertsona ospetsu eta kirol profesionalarekin zerikusia dutenei entzuteko, zeintzuk, gainera, oharturik baitaude arrazakeriari aurre egin beharraz. Topaketa honetan, elkarrizketak eta gogoetak eragingo dira kirolaren ahal inklusiboaz eta arlo honetan arrazakeria saihesteko eta haren aurka borrokatzeko garatu beharreko estrategiez.

Parte hartuko dutela baieztatu dutenen artean dauden Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman fundazioko kidea –Thuram Fundazioa–; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universita Rovira i Virgili unibertsitatekoa; Sitapha Savané, ACB ligako jokalari ohia; eta Aauri Bokesa, FC Barcelona taldeko atleta olinpiarra eta gizarte-langilea.

Webinarra solasaldi eran egingo da, eta Euskadiko Munduko Medikuak elkartea arituko da solasaldi eroale, zeinaren esku-hartze sozial kulturartekoak komunitate-ikuspegia eta osasunean eragiten duten determinanteen ikuspegia baititu oinarri. Itziar Urtasun Lankidetzako eta Bizikidetzako Saileko zinegotzia eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirola Saileko zinegotzia izango dira topaketa telematikoa inauguratzen.

Webinarra, hala, kirolaren, gizartearen eta erakundeen arloekin zerikusia duten era bateko eta besteko publikoarentzat da. Era askotakoak dira gizarte inklusioa eta kirolean izan ohi diren era askotako bortizkeriak saihesteko kirol prozesuetan parte hartzen duten eragileak; bestalde, indarkeria horiek, sarri, elkarren artekoak izaten dituzte klasea, generoa, dibertsitate funtzionala, LGTBIQen kontrako ezinikusia, arrazakeria edo xenofobia.