Donostiako Udalak harrera egin dio Txuri Berri Izotz Klubari

0

Donostiako Udalak harrera egin dio Txuri Berri Izotz Klubaren patinatze artistikoko taldearen ordezkaritza bati, Espainiako txapelketan lortutako emaitzak direla-eta. Espainiako txapelketa Valdemoron egin zen martxoaren 21ean eta 22an, eta bertan, klub donostiarrak urrezko domina bat eta bi zilarrezko domin irabazi zituen.

Iker Oyarzabal – urrezko domina junior mailan – eta Nahia Olaizola – zilarrezko domina Novide Advanced mailan – patinatzaileak izan dira protagonista nagusiak harreran, eta Nekane Arzallus alkateordearen eskutik oroigarria jaso dute, maila indibidualean zein klubak berak izandako emaitzengatik.

Arzallusek udal korporazioaren izenean eskerrak eman dizkio Txuri Berri Izotz Klubari egiten duten lanagatik, eta honakoa azpimarratu du: «Ohorea da donostiar guztien izenean zuei helaraztea izan dituzuen emaitzak sortzen digun poz handia. Adibide zarete, eta jakinarazi nahi dizuegu lehiatzen zareten tokian ez zaretela bakarrik egongo, gu izango gaituzue atzean animoak ematen. Eskerrik asko Donostia kirol honetan ere erreferente egiteagatik».