Heriotza irratian Hitzaldia Zarautzen

0

Datorren apirilaren 13an, asteartean, “Irratian ere hitz egin dezagun heriotzaz” hitzaldia izango da Modelo Aretoan 18:00etatik aurrera. Zarautz Herri Zaintzaileko kideek beraien lan ildotik jarraituz, heriotzaz hitz egiteko beste gune bat sortu nahi izan dute, eta Zarauzko Udalaren laguntzaz, hitzaldi hau antolatu dute.

Hizlariak Hil Argi elkarteko Nerea Erkiaga eta Manu Etxezortu, Euskadi Irratiko esataria, izango dira. Biek batera heriotzari buruzko irrati tarte bat gidatzen dute Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. 30 irratsaio egin dituzte heriotza gai hartuta, hainbat ikuspuntutatik eta ahotsetatik aztertuta heriotzaren tabua apurtu nahian. Biak Modelo Aretoan izango dira  heriotzari buruz hitz egiten hizlari moduan, irratsaioko zati batzuez lagundurik.

Hitzaldia euskaraz izango da, ordubete inguruko iraupenarekin, eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.