Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik eta desobedientziagatik

0

Asteburuan Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu desobedientzia eta atentatu delitua leporatuta, identifikatu nahi ez izateagatik edo Covid-19ari aurre egiteko osasun-neurriak betearazteko lanetan ari ziren agenteei eraso egiteagatik. Lau pertsona horiek Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen atxilotu dituzte.

Horrez gainera, beste 110 pertsonari isunak jarri dizkiete mugikortasunean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik, maskara ez janzteagatik edo segurtasun-tartea ez errespetatzeagatik, besteak beste. Guztira 247 zehapen-proposamen egin dituzte.