Iralako Osasun Zentro berriak ateak zabaldu ditu

0
Fotografía: EITB.

Osasun-zentro berriak hobekuntza nabarmena ekarriko du osasun-arretan, eta Lehen Mailako Arreta indartzeko aukera eskainiko du

Zentroak 1.226,5 m2-ko azalera izango du, lau solairutan banatuta

Harino Panaderaren eraikin zaharrean eraiki da osasun-zentro berria, eraikin horren zati bat Bilboko Udalak Osakidetzari utzita. Osasun-zentro berriak 1.226,5 m2 ditu, 4 solairutan banatuta.
Etxaniz Suhiltzailearen Osasun Zentroak eta Iralako Osasun Zentroak Lehen Mailako Arretako Unitate (LMAU) bakarra osatuko dute, eta aurrerantzean Suhiltzaile-Irala LMAU izena hartuko du. Osasun zentro berriak 08:00 eta 15:00 artean eskainiko die arreta Irala auzoko 12.600 bizilagun baino gehiagori. Familiako eta Komunitateko Medikuntzako 9 profesionalek, Erizaintzako 9 profesionalek, emagin batek, Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari batek (EZOT), 5 administrari laguntzailek eta 2 zeladorek osatuko dute zerbitzua. Ingurune horretako pediatria Etxaniz Suhiltzailearen OZn eskainiko da.

Espazio modernoa eta funtzionala izateaz gain, zentro berri honek dakarren hobekuntza handietako bat bertara heltzeko irisgarritasuna da, bai mugikortasun urriko pertsonentzat, bai pazienteen ohatilentzat eta ebakuazioentzat.

Kalkuluen arabera, osasun-zentro berriak honakoak egingo ditu urtean, batez beste:
33.340 Medikuntza Orokorreko kontsulta presentzial.
14.088 Erizaintzako kontsulta presentzial.
10.413 Erizaintzako prozedura.
10.279 erauzketa.

Osasun-zentro hori Bilbo-Basurtuko ESIko osasun-zentroen sarearen barruan dago: ospitale 1, 25 osasun-zentro, anbulatorio 1, Urbi-Basauri espetxea eta 4 EAG (Errekalde, Deustu, Begoña, Indautxu-Areilza).

Solairuen banaketa:
Beheko solairua (529 m2)
Administrazio-eremua
Sendaketa-gela
Proba funtzionalen gela
Erauzketa-gela
5 bulego (fakultatiboen kontsultak)
5 bulego (Erizaintzako kontsultak)
Biltegia
2 itxarongela
2 komun
1. solairua (535,5 m2)
Interbentzio komunitarioko gela
Emaginaren kontsulta
7 bulego (fakultatiboen kontsultak)
7 bulego (Erizaintzako kontsultak)
Hondakinen gela
LMAUBren bulegoa
Erizaintzako arduradunaren bulegoa
Bilera-gela
2 itxarongela
2 komun
3. solairua (82,5 m2)
Egongela
Prestakuntza-gela
4. solairua (79,5 m2)
Aldagelak

Osakidetzak eta Osasun Sailak Lehen Mailako Arreta indartzearen eta osasun-zerbitzuak auzo, herri eta hiri bakoitzera gero eta gehiago hurbiltzearen alde egiten jarraitzen dute, herritar guztiek osasun-sistema publikoa eskuratzeko duten ekitatea hobetzekotan.

 

Bilbo, 2021eko apirilaren 14a