Programazio neurolinguistikoari buruzko doako ikastaroan izena emateko azken egunak

0
IMH eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren baitan, hiru ikastaro eskainiko dira apiriletik abuztura bitartean. Eskainiko den lehen ikastaroa programazio neurolinguistikoaren ingurukoa izango da online. Izena emateko azken eguna apirilaren 21a izango da.

IMH eta Azpeitiko Udalak eskaintzen duten formazio eskaintzaren baitan eskainiko da neurolinguistikaren inguruko 16 orduko doako ikastaroa. Maiatzaren 3,4, 10 eta 11-n 9:00etatik 13:00etara izango dira saioak. Osasun alarma egoera dela eta, online izango dira saioak Bigblubotton plataformaren bidez.

Izen emateko epea zabalik da apirilaren 21a bitartean. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora dei dezakete.

 

Beste bi ikastaro

Ekaina eta uztaila bitartean beste bi ikastaro eskainiko dituzte Azpeitian. Hala, ekainaren hasieran eneagramen inguruko zortzi orduko ikastaroa eskainiko da. Horren ostean, berriz, langile teknikoak pertsona-kudeatzaile izateko hogei orduko formazioa eskainiko da. Bi ikastaro horien inguruko informazioe eta izen ematea, epeak gerturatu ahala eskainiko da.