Pedrdo Azpiazu Europako funtsen inguruan: «Gure proiektuak defendatzen ditugu eta hauek ahalik eta europako diru gehien lortzeko lanean ari gara»

0

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazu elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria saioan. Bertan, zuzentzen duen sailari dagozkion gaurkotasun-gaiak errepasatu ditu.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk azaldu duenez,

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Next Generation EU Europako funtsen inguruan esan du Euskaditik «gure proiektuak defendatzen» ari direla, hauek ahalik eta europako diru gehien lortzeko. Horren harira, sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin eta euskal erakundeekin lanean ari dela etengabe, «Guretzat oso gai garrantzitsua delako», baina oraindik «gauza asko argitzeko» daudela gaineratu du. «Espainiaren bidez egin behar da, baina ez da ahaztu behar dirua europarra dela. Guztiok ordainduko dugun zorra da «, adierazi du.

Hala, Pedro Azpiazuk gogorarazi du Europak ezarri duela eskualdeetako agintariak planaren diseinuan parte hartu behar dutela, eta, oraingoz, Eusko Jaurlaritzak ez duela esku hartzeko aukerarik izan, «Baina garaiz gabiltza, gure programak Espainiako Planarekin eta Europako helburuekin lerrokatuta daudelako». «Gure gobernantza proposamena eraginkorra da eta plan bideragarri bat diseinatu dugu», gaineratu du.

Erreformei dagokienez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du «Europak eskatzen duenaren zain» egon beharko dela, baina berretsi du ez dela zergak igotzeko garaia; Azpiazuren iritziz, zorra eskatzeko unea da, Covid-ak eragindako gastuak ordaintzeko eta ekonomia suspertzeko. Ildo horretan, Euskadin, orain, Foru Aldundiekin batera, aurreko erreformaren eta etorkizuneko erronken azterketa egiten ari direla azaldu du. «Lasaitasuna. Ekonomia berriro martxan dagoenean, ikusiko dugu nola eta zer egiten dugun «, adierazi du.

Ekarpen Legeari buruz galdetuta, Pedro Azpiazu sailburuak esan du asko aurreratu dela, baina xehetasun batzuk falta direla. «Onartu arte, lasai, luzapenean primeran funtzionatzen ari gara eta», adierazi du. Hala, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko harreman instituzionalak arinak eta egonkorrak direla esan du, eta, beraz, aurten onartuta izatea eta datorren urteko aurrekontuetan aplikatu ahal izatea espero dute. «Lege nahiko kontinuista izango dela ulertzen dut eta gure finantza gaitasuna berdina izango dela», gaineratu du.

Finkatuz Funtsari dagokionez, sailburuak inbertsio erabakiak «tentu handiz eta azterketa sakonarekin» hartzearen garrantzia azpimarratu du. Azpiazuk azaldu duenez, 160 milioi euroko kapitala izango du, eta asmoa Euskadirentzat motorrak diren enpresetan inbertitzea da. «Ez dut uste une honetan espekulatzea komeni denik, ez Navalekin ezta beste batzuekin ere», azpimarratu du.

Bonu Jasangarriari dagokionez, Ekonomia eta Ogasun sailburua pozik agertu da jaulkipenak izan duen erantzunarekin, horrek erakusten baitu merkatuek konfiantza dutela Euskadiko finantza-kaudimenean. «Oso esperientzia indartsua izaten ari da eta atzerriko inbertsoreen konfiantza  nabaritzen dugu», adierazi du.

Azkenik, Pedro Azpiazu sailburuak esan du Euskadik duela urte gutxi batzuk baino zor handiagoa duela, nahiz eta Estatuko txikiena den. Gainera, kostua, gaur egun, txikiagoa dela azpimarratu du. «Egoera honetan zor gehiago gure gain hartzeko arazorik ez dugu, politika publikoak aurrera eramateko beharrezkoa dena», gaineratu du.