Literatur jardunaldietan murgildu da Barakaldo

0

Barakaldo prest dago literatur asterik petoena  abiarazteko. Datorren astean itzuliko da `Barakaldo Hitza’ programa, datorren ostegunean, hilak 22, eta hogeita hamar bat jarduera ekarriko ditu besapean. Apirilaren 30era arte luzatuko da ekimena, 30. edizioa izango duen Liburu Azokarekin. Bertan izango dira Felix Modroño, Anton Arriola, Jon Arretxe, J.J. Abasolo eta Javier Sagastiberri idazleak.   Horrez gainera, Ene baiten bizi da liburua aurkeztuko du Maddi Ane Txoperena Iribarren idazleak. «Aurrez aurreko jarduerak berreskuratu ditugu, betiere edukiera eta koronabirusetik babesteko osasun gomendioak aintzat hartuta», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Liburu Azokaren inaugurazioak abiaraziko du ‘Barakaldo Hitza’, apirilaren 22an bertan. «Une horretatik aurrera jarriko dira martxan haur eta helduentzako tailerrak, poesia errezitaldiak, literatur nobedadeen aurkezpenak, mintzaldiak, erakusketak eta abar.  Programa oparoa, literaturari balioa emateko eta gure hiritarren artean  irakurketa sustatzeko.

Felix Modroño, Anton Arriola, Jon Arretxe, J.J. Abasolo eta Javier Sagastiberri idazleak etorriko dira, eta beren nobedadeak aurkeztuko dituzte Herriko Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era`.

Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan eta Zuhatzuko kultur etxean egingo dira jarduerak.  «Ahalik eta jende gehienak hartzeko parteko jardueretan, streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, aurrez aurrekoa oso mugatua baitago», azpimarratu du Canterok. Gaur zabalduko da izena emateko epea, eta apirilaren 20an amaituko. Edukiera gaindituko balitz, zozketa egingo litzateke.

Jarduera guztiak doakoak dira, eta guztietan parte hartu ahal izango da kulturbulegoa@barakaldo.eus posta elektronikoaren bidez, jarduera zein den eta parte-hartzailearen izena, bi abizen, NANa  eta telefono zenbakia adieraziz.

Jarduera guztien artetik nabarmendu nahi nuke gure hiriarentzako duen esanahiagatik, Santiago Loizagak eman eta Milkel Albira moderatzaile izango duen `De Palenzuela a Milos. 40 años de libros y cultura en Barakaldo’ mintzaldia.

Apirilaren 8tik 28ra, halaber, Harria erakusketa ikusi ahal izango da udal erakusketa aretoan. Bertan, zuri-beltzeko 45 argazki daude,  harri-jasotzea gaia hartuta, Juan Antonio Palaciosek egindako irudiekin eta Juan Manuel Uriak idatzitako testuekin.

Tailerrei dagokienez, Japoniako koadernaketaz, ipuinez, orri-markagailuen sorkuntzaz eta gutun-azalen elaborazioaz gozatu ahal izango da.  «Informazio guztia udalaren webgunean, Barakaldon eta programarekin sortu dugun liburuxkan dago jasota, eta, beraz, jardunaldi literario berri hauetan parte hartzera gonbidatzen ditut herritarrak,  bai eta literaturan blaitzera ere «, gaineratu du.