Ertzaintzak 56 pertsona zehatu ditu Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik

0

Pandemiari aurre egiteko Osasun-agintaritzak ezarritako araudia betearazteko Ertzaintzak. Euskadin gauzatu dituen jarduketen artean aipatzekoak dira Bilboko etxebizitza turistiko batean maskararik gabe eta gehienez elkar daitekeen pertsona-kopurua errespetatu gabe zeuden 10 pertsonari jarritako isunak. Beste bost gazte ere landa-eremuko baserri baten kanpoaldean, jabetza pribatu batean, aurkitu dituzte festa egiten, jabearen baimenik gabe. Bilboko hiriburuan beste hamaika gazte aurkitu dituzte lonja batean gehienez elkar daitekeen pertsona-kopurua errespetatu gabe eta maskara jantzi gabe.

Barakaldon taberna baten arduraduna pertsiana jaitsita aurkitu dute barruan hiru bezero zeudela, eta guztiak zehatu dituzte. Astigarragan eta Zaldibarren ere bi lokaletako arduradunei agindu diete lokalak ixteko indarrean dagoen araudia betetzeko, baina jaramonik egin ez dutenez zehatzeko espedientea ireki diete. Kanpoan alkohola edaten ari ziren bezeroei ere isunak jarri dizkiete, eta bezeroren bat edo beste perimetroko itxiera errespetatu gabe zegoen bertan.

Oñatin beste hamar gazte zehatu dituzte herrigunetik urrunduta alkohola edaten ari zirenean.

Azkenik, Araban beste hamar bat isun jarri dizkiete hiriburuko etxebizitza batean festan ari ziren hainbat gizon-emakumeri. Etxebizitzan zeuden erdiak alde egiten saiatu dira polizia iritsi denean.