Beste familia-igeriketa ikastaro bat prestatu du Barakaldo Kirolakek 3 urteko umeentzat

0

Barakaldoko Udalak, Barakaldo Kirolaken bidez, igeriketa ikastaroen eskaintza berria jarriko du martxan, igerian hasteko eta teknika hobetzeko. Ildo horretan, familia-kategoria berri bat – 3 urteko haurrak, familiako  heldu batek lagundirik – sartu da. Urtarrilean hasiko diren ikastaroek koronavirusaren aurkako prebentzio neurri guztiak dituzte. Izen-ematea abenduaren 18an eta 19an egingo da Lasesarre eta Gorostitzako kiroldegietan.

Pandemia dela eta, atzeratu egin dira matronatazio ikastaroak eta haurtxoentzako igeriketa ikastaroak. Prestakuntzarekin hasteko adinik goiztiarrena, beraz, 3 urtekoa izango da. Ikastaro horiek Gorostitzan eta Lasesarren emango dira, eta haurrek konfiantza emango dien  heldu batekin batera ikasteko aukera izango dute. «Familien eskaeretako bat zen, eta harrera oso ona izango duela uste dugu», adierazi du Iñigo Asensio Barakaldo Kirolakeko presidenteak.

Familia-ikastaroak ostiraletan egingo dira, urtarrilaren 8tik martxoaren 12ra, honako ordutegi hauetan: 17.30, 18.00, 18.30 eta 19.00. Ordutegia berdina izango da bi kiroldegietan, eta gehienez 6 laguneko taldeak egingo dira.