Gaur aurkeztu dituzte Herritarren Segurtasuna Arloko Ángel Madrazok eta Baraka Bikeko ordezkari Julen Monederok umeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko eta haien segurtasuna bermatze aldera trafiko arauak ezagutzeko xedez antolatutako jardunaldiak.
«Sentikortu nahi ditugu, etorkizunean bizikleta, garraiobide jasangarria, segurtasun osoz erabil dezaten, bai eta, bide batez, beste aisialdi-kirol osasungarri bat ¿ txirrindularitza ¿ eskaini», adierazi du Monederok.
Urte osoan Landabekoko pistan mugikortasun segurua sustatzeko egiten diren heziketa-ekintzei lotuta daude jardunaldiok. Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak udaltzain bat eskainiz lagunduko duela azaldu du Madrazoak. Udaltzainak trafiko arauak azalduko ditu, eta horiek bete egin behar direla gogoraraziko.
Zehazki, Lehen Hezkuntzako 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduko zaizkie jardunaldiak, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Txanda bakoitzean sei partaide besterik ez da izango, pilaketak saihesteko, Covid-19ren kutsaketei aurrea hartzeko osasun-agintaritzak ezarritako arauak aintzat hartuz. Txandak ordubete iraungo du, eta horrenbestez, 96 partaide izango dira gehienez. Eskaera iritsitako ordenan egingo da partaide-aukeraketa.
Musukoa jantzita egin beharko da jarduera. Sarreran, tenperatura hartuko zaie partaideei. eta erabilitako elementu guztiak desinfektatuko dira txanda amaitutakoan.