Justizia Digitalaren Plana egiteko galdeketa

0

Eskerrak eman nahi dizkizugu galdetegi honetako galderei erantzuteagatik.

Oso garrantzitsua da Justizia Digitalaren Plana egiteko. Plan horrek ildo estrategikoak finkatuko ditu eta datozen urteetan egin beharreko proiektuak zehaztuko ditu, Justizia Administrazioaren lanean teknologia berrien erabilera indartzeko.

Hori egiteko erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak oinarritzat hartu behar ditugu, eta horregatik, zure laguntza eskatu nahi dizugu, hurrengo loturan sakatuta eskuratuko duzun galdetegia bete dezazun:

Galdetegira sartu

  • Galdetegia erabat anonimoa da, 5 edo 10 minututan osatzen da eta ez da derrigorrezkoa galdera guztiei erantzutea.
  • Garrantzitsua da, aldiz, amaierara iristea, diagnostikoari egindako ekarpenak eta Planean sartu beharreko proiektu batzuen balorazioa jasota gera daitezen.
  • Baieztapen batzuk dira 1etik 5era puntuatzeko, haiekin ados zaudenaren edo duten garrantziaren arabera.
  • Baten bat ondo ulertzen ez bada edo ezagutzen ez bada, hutsik utz dezakezu. Inkestaren amaieran, arrotz edo ezezagun gerta daitezkeen terminoak argitzen dituen glosario bat dago, sagua horietatik pasatzean ere ikusten dena.

Maiatzaren 14tik aurrera emaitzak aztertuko ditugu.