PRUEBA
Zubia ate joka daukagu, eta egun horietarako aisialdira begira hainbat proposamen izango dira hirian. Horietako bat, San Telmo Museoaren eskutik. Larunbatetik asteartera sarrera doakoa izango da museoan.
Museoan, egun hauetan, berezko duen euskal gizarteari buruzko erakusketa bisitatzeko aukera izango da, baita beste hainbat ekintza ere:
- Aldi baterako hiru erakusketak ere
- Urgullen magalean
- Norusta
- Platina
- Jarduera ezberdinak:
- Deskubrimendurako erronka: Urgullen magalean
- Bisita gidatuak. Aldez aurretik programatuta zeuden bisitak mantendu eta eskaintza zabaldu da, eta proposamen berri bat ere gehitu dute. Hau izango da egitarau zehatza, abenduaren 5ean, 6an, 7an eta 8an:
- 10:30, Urgullen magalean. Euskaraz.
- 11:30, Platina + Norusta: bi arte garaikide proposamenera hurbilketa. Euskaraz
- 18:00, Al abrigo de Urgull. Gaztelaniaz
- 19:00, Platina+ Norusta: un acercamiento a dos propuestas artísticas contemporáneas. Gaztelaniaz
- Hitzaldia: Museoaren Lagunen Elkarteak hilero antolatzen duen Hileko Obra zikloaren barne, asteburu honetan Anjel Lertxundik eskainiko du hitzaldia, ekitaldi aretoan. Igandean izango da, abenduak 6, 12:00etan hasita, euskaraz. Sarrera doakoa izango da eta aldez aurretik lekua erreserbatu behar da museoaren webgunearen bitartez
- Familientzako jarduerak: azken asteotan egiten ari diren bezala, ostiralean, abenduak 4, proposamen berri bat igoko dute webgunera eta bertaratzen direnen esku egongo da
- Museoko denda