Gobernuak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu zenbait erakunderekin adikzioen inguruko programak garatzeko

0

Gobernu Kontseiluak onartu egin du, gaur, Bizkaiko zenbait erakunderekin Osasun Sailaren lankidetza-hitzarmenak sinatzeko baimena. Honako hauek dira erakunde horietako batzuk: Bilboko Elizbarrutiko Cáritas, Hiesaren aurkako Bizkaiko Herritarren Batzordea  eta Gizakia Fundazioa. Hitzarmenak 388.231 euroan sinatu dira eta adikzioei buruzko programak garatzera bideratuko dira.

Zehazki, hiru dira droga-mendekotasunak prebenitzea eta arrisku eta kalteak murriztea helburu dituzten diruz lagundutako ekimenak:

  • Hontza programa, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasen Larrialdietako eta Gaueko Harrerako Zentroaren kudeaketaren ingurukoa, 146.130 eurorekin.
  • Hiesaren aurkako Bizkaiko Herritarren Batzordearen droga-mendekotasunak dituzten pertsonentzako eguneko zentroan 2021. urtean kalteak murrizteko programak, 76.000 eurorekin.
  • Bilbon “ANDEN 1” adikzioei arreta emateko zentro soziosanitarioa –ikuskatutako kontsumo-gela bat du– mantentzeko lana, Gizakia fundazioari, 166.101 eurorekin.

Hiru programak Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak finantzatzen dituzte elkarrekin.

Hitzarmen horiek Adikzioen Planean sartzen dira; plan horren hirugarren jardun-ardatza adikzio-arazoak dituzten pertsonei arreta integrala bermatzean zentratzen da, eta arreta integral hori haien banako beharretan zentratzen da. Horretarako, haien berezitasuna errespetatzen du eta kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonek baliabideetarako sarbidea dutela bermatzen du; horretarako, haien oinarrizko beharretan laguntzeko eta behar horiei erantzuteko bide ematen du, arrisku eta kalteak murrizteko ikuspegitik.