Maiatzaren 9ra arte bozkatu ahal izango dituzte barakaldarrek Partaidetzazko Aurrekontuetako nahien dituzten proposamenak

0

Gaur hasi da Barakaldoko Partaidetzako Aurrekontuetako bozketa-kanpaina; aurten pandemia-egoerara egokitu da kanpaina hori, eta herritarrei  koronabirusaren ondorioak gainditzen lagunduko dieten proposamenak egiteko eskatu zaie. Maiatzaren 9ra arte aukeratu ahal izango dituzte barakaldarrek nahien dituzten proposamenak aurrez aurre, bozketa-orria betez, hirian horretarako prestatutako postontzietan  edo telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez:https://cutt.ly/wv4H9Xa

Udal teknikariek aztertu dituzte proiektuaren lehen fasean jasotako auzotarren 554 proposamenak. Hala,  30 proiektu hautatu dira bozkatzeko, bost eremutan bereizita (5 proiektu eremu bakoitzeko): soziala, enplegua eta aktibazio ekonomikoa, adinekoak, mugikortasun iraunkorra,gazteria, kultura eta hezkuntza. Bozketa baliozkoa izateko, beharrezkoa da proiektu bat hautatzea eremu bakoitzeko.