Euskadik Justizia Digitala ezartzeko dirua jasoko du

0

Justizia Ministerioa eta Justizia arloan eskumenak dituzten erkidegoak akordio batera iritsi dira Europatik jasotako banaketa onartzeko, eta Euskadik 976.000 euro jasoko ditu 2030erako Justiziaren «0 proiektua» egiteko.

Proiektuaren helburua da estatu osoan azpiegitura digital homogeneoak eta elkarreragingarriak ezartzea (hardwarea, lizentziak, zerbitzariak, biltegiratzeko espazioa edo datu-baseak). Horretarako, lau neurri landuko dira: hurbiltasun digitala, lanpostua deslokalizatzea, herritarren arretarako aurretiko hitzordua eta zibersegurtasuna.

Ministroen Kontseiluak onartuta zuen aurretik diruaren banaketa hori. Datozen hiru urteetan Espainiak 20 milioi euro baino gehiago jasoko ditu Europako funtsetatik, «0 Plana» funtsezkotzat jotzen baita Estatuko Administrazio Orokorra digitalizatzeko.