Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2,3 milioi eurorekin lagunduko ditu ikus-entzunezko ekoizpenak

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2021eko ekitaldian zehar ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Kulturaren  ikuspegitik hain garrantzitsua eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finkatzea dute helburutzat laguntza hauek.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2.360.000 milioi euro, iaz baino 100.000 euro gehiago, bideratuko ditu honako modalitate hauetako proiektuak bultzatzeko:

Film luzeen produkziorako laguntzak: 2,2 miloi euroko aurrekontua honela banatuko da:

  • Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak: 1.120.000 euroko aurrekontua 60 minutu edo gehiagoko iraupena duten eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako diren obrak finantzatzeko erabiliko da.
  • Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeen produkziorako laguntzak: Aurrekontua 300.000 euro baino txikiagoa duten lanak finantzatuko dira beti ere jatorrizko bertsioa euskarazkoa badute edo zuzendariaren lehengo edo biharren lana bada. Guztira 310.000 euroko aurrekontua du atal honek.
  • Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkziorako laguntzak: 520.000 euro bideratuko dira edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatzeko.
  • Sortze-dokumental film luzeen produkziorako laguntzak: Edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental luzeak egitea sustatuko da. Errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak izan beharko dira, originalak eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana beti ere gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta telebista edo zinemarako direnak. Laguntza modalitate honetarako aurrekontua 250.000 eurokoa da.

Film laburren produkziorako laguntzak: Edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da beti ere film laburtzat hartuta edozein euskarritan egindako 30 minutu baino gutxiagoko lanak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 160.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22an hasiko da eta ekainaren 21ean bukatu.