Bizkaiko Aldundiak 300.000 euro erabiliko ditu 6.000 biztanletik beherako udalek jarduera kulturalak egin ditzaten

0

Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluan onetsi du Bizkaiko 6.000 biztanletik beherako udalek 2021. urtean kultura-jarduerak egin ditzaten emango dituen dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza jasoko dute honako arlo hauen kultura-sustapen eta -hedapenarekin zuzenean lotutako jarduera kulturalek: folklorea, arte eszenikoak (musika, dantza eta antzerkia), ikus-arteak eta ikus-entzunezkoak, eta literatur-sustapena.

Foru Erakundea jabetuta dago demografikoki txikiak diren udalerriek eskaintza kulturala gauzatzeko dituzten zailtasunez, eta horregatik ematen dizkie dirulaguntza hauek.

Dirulaguntzen lerro hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren helburuetako baten barruan sartzen da; alegia, lurraldean kalitateko eskaintza kulturala sustatzea, eskaintza kulturalari dagokionez lurralde-oreka ahalbidetuz. Halaber, udalerrien eginkizuna bultzatzen da, lurraldeko kultura-eragile aktiboak diren aldetik.

Laguntzen eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira (http://www.ebizkaia.eus/es/inicio), maiatzaren 7tik maiatzaren 27ko 13:30era bitartean.