Udal-Baratzeen zozketa publikoa Zarautzen

0

Datorren ostirala, maiatzak 14, Udal-Baratzeen zozketa publikoa egingo da Udaleko Pleno Aretoan, goizeko 9:00etan. Zozketan parte hartzeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) egin beharko da eskaera maiatzaren 14a baino lehen.

2011ean sortu zen Udal-Baratzeen proiektua, eta ordutik haziz joan da ekimena gaur egun zarauztarren esku dauden 170 sailetara iritsi arte.

“Zozketa publiko honetan, momentu honetan esleitu gabe dauden lursailak zozketatuko dira eta emakida suertatzen ez zaien gainontzeko herritarrak itxarote-zerrendan sartuko dira, lursail berriak libratzerakoan zerrendaren arabera esleitzeko” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Lorazaintza zinegotzi arduradunak.

Lehenik eta behin, lehentasuna duten eskatzaileen zerrendan sartutako eskabideen artean (pentsiodunak, erretiratuak edo langabetuak) zozketatuko dira baratzeak, baratzeak hurrenez hurren adjudikatuta, behin-behineko izaeraz. Baratzeak adjudikatu ondoren, gainerako eskaerak ateratzen joango dira harik eta agortu arte, eta horiekin guztiekin itxarote-zerrenda bat osatuko da.

Aurreko zozketa bukatutakoan, onartutako gainerako eskaerak zozketatu egingo dira lehentasunik gabeko eskatzaileen zerrendan sartutako eskatzaileen artean, eta horrela adjudikaziodunekin bigarren itxarote-zerrenda osatuko da.

Adjudikaziodunen zerrendan bajaren bat gertatzen den bakoitzean, beste adjudikazio bat egingo da itxarote-zerrendan daudenen artean, zozketatik ateratako lehentasun-ordenaren arabera.

Pleno Aretoaren aforoa murriztua da COVID-19aren kontrako neurriengatik. Beraz, aforoa bete aste sartu ahal izango du jendeak. Zozketaren emaitzak egunean bertan argitaratuko dira Udalaren web atarian.