‘Panpina’ antzezlana eta solasaldia Azpeitiko Emakume Txokoaren ikasturteari bukaera emateko

0
Ez ohiko ikasturteari bukaera emateko, Erika Olaizola azpeitiar antzezlearen obraren emanaldia eta solasaldia antolatu ditu Emakume Txokoak. Maiatzaren 28an, 18:30ean izango da eta dagoeneko eskuratu daitezke gonbidepenak.

Ez ohiko ikasturtea honen bukaera gerturatzen ari da. Emakumeen Txokora aurten ere, egoerara moldatuta izan bada ere, emakume ugari gerturatu dira, adin, kultura, interes eta behar desberdinetakoak. Bakoitzak bere aletxoa eskaini die gainontzekoei. Urtero, emakumeen jaialdia eta afariarekin amaiera ematen diote ikasturteari. Aurten ordea, egoerak uzten ez duenez, ekimen berezia antolatu da: Panpina antzezlanaren emanaldia eta solasaldia Erika Olaizola eta Eneritz Arzallusekin.

Horregatik, herriko emakume guztiak gonbidatu nahi dira, maiatzaren 28an, ekimen honetan parte hartzera. 18:30etan, Soreasu antzokian iza

ngo da hitzordua, ikasturteari amaiera emateko eta emakumeek elkarren artean, emakumetasunaz eta panpinak eskaintzen dituen ideiz hausnartzeko.

Ekimena doan izango da. Hala ere, aurrez sarrera edo gonbidapenak hartzea ezinbestekoa izango da. Sarrerak kulturaz.eus daude eskuragai edo Emakumeen Txokora deitu edo idatzita (emakumetxokoa@azpeitia.eus / 688 751 000) ere hartzeko aukera izango da.