Jonan Fernandez: «Hamarkadetako egoerarik ezohikoena bizitzen ari gara, orain elkartzen ez bagara, orain bat egiten ez badugu, noiz egingo dugu?»

0
PRUEBA

Jonan Fernández, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia, Onda Vasca irratian elkarrizketatu dute gaur goizean; eta, bertan, prebentzio-neurriei «intentsitatez eta zorroztasunez» eusteko deia egin du, «gutako bakoitzagatik, ingurukoengatik eta konpromiso sozialagatik». «Hamarkadetako egoerarik ezohikoena bizitzen ari gara, orain elkartzen ez bagara, orain bat egiten ez badugu, bizpahiru helburu xumeren inguruan, noiz egingo dugu?», adierazi du.

Jonan Fernandez Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak azaldu duenez, kutsatzeen transmisioaren beheranzko joera-fasean gaude, eta, aldi berean, txertaketaren hazkunde-fasean. «Aste batzuk gehiago behar ditugu bi ardatz horiek sendotu ahal izateko, intzidentzia-tasa minimoetara joatea lortu behar dugu, eta txertoa ahal den neurrian zabaltzen saiatu behar dugu, horrek emango liguke segurtasuna», zehaztu du.

Era berean, hori konpromiso indibidual eta kolektiboarekin osatzeko beharra azpimarratu du, «Badakigu horrek kutsatzea saihesten laguntzen duela».